jueves, 17 de abril de 2008

2008-04-17

Gaur klasean lehenengo gauza bideoei buruz hitz egitea izan da, web 2.0ri buruz. Zer pentsatzen dugun horretaz, zer den, nola azalduko genuke etab. ikusi dugu. Honetan informazioa zuri ailegatzen zaizu eta egunero komentarioak egin ahalko dituzu, hori da garrantzitsuena web 2.0ri buruz.
Gero teknologia berriak hezkuntzan zer eragina duten ikusi dugu; hauek dira irakasle-ikasle prosezuan eragin nabarmenenak:
-Irakaslearen rola aldatzen da, ez da irakasle normala, umeek asko parte hartzen dute, eta beraiek "bakarrik" ikusten eta ikasten dituzten gauzak.
- Ikasleak bere formazioa aukeratzen du, bera daki zer nahi duen ikusi, eta zer ez.
- Komunikazio eredu berria sortu da: unidirekzionala eta multidirekzionala.
- Espazio fisikoa ere zabaldu egiten da.
- Prozeguraren konfigurazio berria; TTBB prozesuaren garrantzia azpimarratzen dute.
- Gaitasun berriak eta konpetentzia teknologikoak.
Lehen neskak josten ikasten zuten eskolan eta mutilek ez, gaur egun guztiok gauza bera ikasten dituzte eta posibilitate berdinak dituzte.
Hau guztia da gaur klasean ikusi duguna.
Agur!

No hay comentarios: