martes, 27 de mayo de 2008

2008-05-22

Gaur klasean lan egiteko denbora utzi digute.KLasera heltzean konturatu gara egindako lan guztia ezabatu zaigula, orduan berriz hasi izan behar dugu eta azkar egiteagatik ez zaigu hain polita eta ondo geratu. Irakasleak denbora gehiago eman digu entregatzeko, arazoa dela eta.
Beno gaur idazteko azken eguna da, beraz, ondo pasa eta AGUR!!!!

jueves, 15 de mayo de 2008

ordenadores en el aula

Manuel Area Moreirak idatzitako testua honetan blogei buruz, teknologiei buruz...hitz egiten da. Gaur egun hezkuntzan gero eta teknologia gehiago erabiltzen direla esaten da, umeen alfabetizazioarako,informatzeko..
Testu hau ez dit ezer berririk azaldu, betiko gauzak komentatzen ditu.
Beti gertatzen zaidan moduan gauza batzuekin ados nago eta beste batzuekin ez. Ez dakit zer gehaiago azaldu, bakarrik esan oso azpergarria egin zaidala guzti hori irakurtzea.

15-05-2008

Gaur klase teorikoan "mobida" eduki dugu, jendea kesatu da azterketaren puntuaketagatik, apunteegatik,...azkenean soluzio bat aurkitu dugu, edo hori uste dut, ni ados nago adostutakoarekin. Ikasle batzuk txarto hitz egin dutela uste dut, errespetu barik...gauzak ez dir ahorrel aegiten, nagusiak gara ondo hitz egiteko, gainera irakasleak izango gara eta errespetatu behar ditugu pertsona guztiak, eta beraien ideiak entzun behar ditugu, nahiz eta ados ez egon.
Gero azkenengo gaia ikusi dugu , ez da azterketan sartuko baina begiratzea komenigarria izango da emandakoaren eskematxo baten modukoa delako.
Gizartea, teknologia eta komunikazioa hezkuntzarekin zer daukate komunean ikusi dugu, bata bestea hobetzen duela, bata bestea behar duela....
Klase praktikoan, lehenengoz inkesta egin dugu, irakasgaia eta irakaslea baloratzeko. Gero azalpen batzuk eman dizkigu powe pointari buruz, nola egin imaginak mugitzeko, nola gorde(enpaketatuz...). Lana egiteko denbora eduki dugu, ez asko, baina bai piskatxo bat.

jueves, 8 de mayo de 2008

informe semanal, Teruel

Egia esanda, pentsatzen nuen baino gehiago gustatu zait, ondo ikusten dut ordenagailuekin lan egitea, eta ikusten da umeak ondo konpontzen direla eta gustatzen zaiela. Bill Gates-ekin hitz egin dute eta gainera oso ingeles onean, asko ikasten dutela ikusten da, eta metodologia ona dirudi. Hala ere liburuak erabiliko nituzke, beraietaz ez ahazteko, niri, gainera, asko gustatzen zait liburuak irakurtzea eta liburuak eskuetan izatea, beraz, ez nuke utziko umeak beraietaz ahaztea.
Bai orokorrean ondo ikusten dut egiten dutena.

tecnologia e metodologia (08-05-08)

Gaurko bideoan hauxe komentatu dute, zertarako balio du teknologiak metodologia aldatzen ez bada. Arraxoia daukate, metodologia aldatzen ez bada ezer ez da aldatzen, teknologia berriak erabiltzeko metodologia berriak erabiltzen ikasi beharko dugu. Beraz, zertait aldatu behar bada metodologia izan beharko da.
Praktiketan ikusi dut gaur egungo metodologia orain hamar urte bezalakoa dela, gauzak ez dira aldatzen, nahiz teknologia berriak erabili.

2008-05-08

Gaur ez dugu klase teorikorik izan. Bakarrik praktikoa, egin duguna power point bat izan da, soinua sartzen ikasi dugu, bai galeriatik, bai gure ahotsatik...Elementu ezberdinak sartzen ikasi dugu, koloreak, borobilak...
Gauza bat, gaur esan didate ordenagailu hauetan ibiltzeagatik birus bat sartu zaidala ordenagailuan, horretarako balio dute teknologia berriak?nire ordenagailua puskatzeko?nork kenduko dit birusa?nik ez dut uste guk,ikasleok, dirua jarri behar dugunik gure ordenagailuak konpontzeko upv-ak zerbaitk egin beharko luke.

viernes, 25 de abril de 2008

bideori buruzko iruzkina, apirilak 24

Gaur klasean bideo bat ikusi behar izan dugu, Education today and tomorrow. ikusi ondoren iritzi ezberdinak egon dira klasean. Argi geratu dena irakaslearen papera aldatuko dela da. Batzuk pentsatzen dute irakasleen lana galdeko dela eta guzti guztia makinak egindo dutela. Beste batzuk bakarrik aldatuko dela pentsatzen dute, ez dela galduko. Nik uste dut hamar urtetan ez dela galduko, ezta hogei urtetan ere ez. Baino ailegatuko da momentu bat non adibidez holografia batek iraskaslea izango den...nire ustez pertsonen arteko erlazioak galtzen joango dira, azkenean galduz. Bideoa ez zait gehiago gustatu, ez ditut ordenagailuz beteriko klaseak nahi, ez ditut oso gustoko teknologi berriak, askotan arazo gehiago ematen dituzte abantail baino.