viernes, 25 de abril de 2008

bideori buruzko iruzkina, apirilak 24

Gaur klasean bideo bat ikusi behar izan dugu, Education today and tomorrow. ikusi ondoren iritzi ezberdinak egon dira klasean. Argi geratu dena irakaslearen papera aldatuko dela da. Batzuk pentsatzen dute irakasleen lana galdeko dela eta guzti guztia makinak egindo dutela. Beste batzuk bakarrik aldatuko dela pentsatzen dute, ez dela galduko. Nik uste dut hamar urtetan ez dela galduko, ezta hogei urtetan ere ez. Baino ailegatuko da momentu bat non adibidez holografia batek iraskaslea izango den...nire ustez pertsonen arteko erlazioak galtzen joango dira, azkenean galduz. Bideoa ez zait gehiago gustatu, ez ditut ordenagailuz beteriko klaseak nahi, ez ditut oso gustoko teknologi berriak, askotan arazo gehiago ematen dituzte abantail baino.

jueves, 24 de abril de 2008

2008-04-24

Gaur klase teorikoan bideo bat ikusi dugu, hezkuntza gaur eta bihar, nola aldatu den eta nola aldatuko den hitz egin dugu.Iritzi ezberdinak egon dira honen arabera. Guztiok pentsatzen dugu irakaslearen papera aldatu egingo dela, gero beste batzuk honen iritzikoak dira, irakasleen lana bukatuko dela, bestalde besteek ez dela desagertuko uste dute.
Gero teknologia berrien erabileraz...hitz egin dugu. Eskola batzuetan klase bakoitzeko ordenagailua dutela eta honekin notak bidaltzen dituztela etxera....
Klase praktikoan, bideo bat blogean sartzen ikasi dugu eta beste blogekin binkulatu gara.
Hauxe izan da gaurko lana.

jueves, 17 de abril de 2008

apirilaren 17an egindakoa

Blogen aplikazioei buruzko informazioa bilatu behar dugu, honetan hezkuntzan nola erabiltzen diren blogak, zertarako, nola lan egin beraiekin...ikusten da.Irakaskuntza egokia nola egiteko pausuak agertzen dira.Testu luzea da, baina egokia da irakurtzea zer egin jakiteko...

Bigarren orri honetan lan pila, ariketak,artikuluak,erabilgarritasuna....landu ahal ditugu. Oso orri konplexua da, baina honetan informazio asko aurkitu dezakegu.

2008-04-17

Gaur klasean lehenengo gauza bideoei buruz hitz egitea izan da, web 2.0ri buruz. Zer pentsatzen dugun horretaz, zer den, nola azalduko genuke etab. ikusi dugu. Honetan informazioa zuri ailegatzen zaizu eta egunero komentarioak egin ahalko dituzu, hori da garrantzitsuena web 2.0ri buruz.
Gero teknologia berriak hezkuntzan zer eragina duten ikusi dugu; hauek dira irakasle-ikasle prosezuan eragin nabarmenenak:
-Irakaslearen rola aldatzen da, ez da irakasle normala, umeek asko parte hartzen dute, eta beraiek "bakarrik" ikusten eta ikasten dituzten gauzak.
- Ikasleak bere formazioa aukeratzen du, bera daki zer nahi duen ikusi, eta zer ez.
- Komunikazio eredu berria sortu da: unidirekzionala eta multidirekzionala.
- Espazio fisikoa ere zabaldu egiten da.
- Prozeguraren konfigurazio berria; TTBB prozesuaren garrantzia azpimarratzen dute.
- Gaitasun berriak eta konpetentzia teknologikoak.
Lehen neskak josten ikasten zuten eskolan eta mutilek ez, gaur egun guztiok gauza bera ikasten dituzte eta posibilitate berdinak dituzte.
Hau guztia da gaur klasean ikusi duguna.
Agur!

viernes, 11 de abril de 2008

2008-04-11

Egia da!!horrelakoak izango gara?!!!!Dena eserita egiten. mugitu gabe, atera gabe, jendea ezagutu gabe...dena makinekin, aggg,
atera etxetik eta bizi benetako bizitza!!!pertsonak gara eta ez beste makina bat!!!
Ale horrekin dena esaten dut, ezinezkoa da horrela bizitza, hori ez da bizitza. hori ez da ezer ez!!!
Jendea ukitzea, benetan hitz egitea...Benetan bizi!!

08-04-11

web 2.0 la revolucion social en internet
amatxo!!!ze luzea!!!
eta zer pentsatzen dut honetaz?? Egia esanda ez dut ondo ulertu luzeegia izan delako. Web 2.0 ari buruz esan beharrekoa klasean hitz egin genuen momentuan esan nuenaren berdina da. Ondo dago informazioa zuri ailegatzea zuzen zuzen, zuk nahi duzunaz beraiek informatzea eta justo orri horren atal interesgarrira eramatea, eta ez dena begiratu behar izatea.
Blogean idaztea ondo dago, zure iritzia esateko eta besteekin komentatzeko, gainera laguntza eskatu dezakezu, edo gauza baten kontra atera...
Beti bezala, ondo ikusten dut baina gehiegi erabiltzea ez nuke ondo ikusiko.
Agur!

jueves, 10 de abril de 2008

2008-04-10

Nire lehenego bloga sortu egin dut!!!!yuju!!!
Orain klasean egindakoa komentatuko dizuet. Web 2.0 ri buruz hitz egin dugu, eta nik esan dut,zer da hori? ez dut inoiz entzun hori. Web 2.0 web 1.0 ren aurrerapena da, teknologi berria, filosofi berria, erabilera berria... guztiz dinamikoa da, beste webak ez dira hainbeste aldatzen. Webak sortzen eta antolatzen dituztenak web masterrak dira. Gero RSS ari buruz berba egiten egon gara, honetan informazioa zuri ailegatzen zaizu, hauxe da sindikalizazioa.
klase praktikoan blogak zer diren eta zertarako erabiltzen diren ikusi dugu, informatzeko, besteekin kontaktuan egiteko...
Oso interesgarria iruditzen zait blog bat egitea eta edukitzea.
bueno espero dut ondo izatea,

Agur!!!!!